WEB ORRIAREN LEGE OHARRA

Espainiako indarreko legediaren arabera, gure merkataritza- eta zerga-datuak jakinarazten dizkizugu:

ALTAMIRA SANTANDER REAL ESTATE SA, A28100915 IFK zenbakiduna eta egoitza helbide honetan duena: Cantabria etorbidea, z/g, Arrecife eraikina —Ciudad financiera Banco Santander Central Hispano 28660 – Boadilla del Monte – Madril. Madrilgo Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 5437. liburukian, 53. folioan, 8 atalean eta M-88978 orrialdean.

Baldintza orokorrak

Webgunea erabiltzen duen orok baldintza hauek osorik onartzen dituela iritziko zaio. Ondorioz, baldintza hauetan jasotakoarekin ados ez bazaude, webgunea eta bertan eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzeari utzi beharko diozu. ALTAMIRA SANTANDER REAL ESTATE SAk egoki deritzon aldaketak egin ditzake, eta eduki eta/edo zerbitzu berriak (horien aurkezpena eta kokapena barne) eta webgunearen erabilera-baldintzak aldatu, ezabatu edo txertatu, aurretiaz ohartarazi beharrik gabe.

Sartzeko baldintzak

Erabiltzaileak onartzen du askatasunez eta jakinik sartu dela webgunera eta erabili duela webgunea, haren erantzukizunaren pean, eta, ondorioz, hitzematen du:

  • Baldintza orokor hauek betez, legez eta zintzotasunez erabiltzea webgunea eta ez duela legearen, moralaren eta ordena publikoaren kontrakoak diren jardueretarako erabiliko. Halaber, hitzematen du ez duela webgunea kaltetu, erabilezin bihurtu, gainkargatu edo honda dezakeen eta/edo normal erabiltzea eta gainontzeko erabiltzaileek erabiltzea galaraz dezakeen ezer egingo.
  • Ez dituela webguneko edukiak manipulatuko edo aldatuko, titularraren idatzizko baimen espresik gabe. Titularrak ez du inolako erantzukizunik izango, edukiak haren baimenik gabe aldatu edo manipulatu badira.
  • Ez dituela edukiak erreproduzituko, kopiatuko, banatuko, jendaurrean jarriko edo aldatuko, eskubideen titularraren baimena izan ezean edo legez onartuta ez badago. Horrez gain, ez ditu egile-eskubideak eta edukietan titularren eskubideak jasotzen dituzten datuak, babes-gailu teknikoak edo bestelako informazio-tresnak ezabatuko, saihestuko edo manipulatuko.
  • Ez dituela webguneari kalte egin diezaioketen datu-programak (birusak edo bestelako software kaltegarriak) instalatuko edo hedatuko.

ALTAMIRA SANTANDER REAL ESTATE SAk ez du bermatzen webgunea erabilgarri egongo denik eta mantenduko denik eta ez du kalte-galeren eta informazioaren eta webgunean jasotako informazioa eta edukiak erabiltzean izandako akats teknikoen (birusak eta edozein motako elementu kaltegarriak barne) gaineko erantzukizunik hartzen.

Erantzukizunak

Erabiltzailea izango da erantzulea, baldintza orokor hauetan jasotako betebeharrak hausteagatik ALTAMIRA SANTANDER REAL ESTATE SAk edo hirugarren batek kalte-galerak baditu.

ALTAMIRA SANTANDER REAL ESTATE SAk ez du webguneak kanpoko edukiak atzitzeko eduki ditzakeen hiperesteken gaineko erantzukizunik, ezta kontrolik ere. Dena dela, legez kontrako edukiak dituzten estekak kendu egingo ditu, horien berri izan bezain pronto.

Jabetza intelektuala eta industriala

Erabiltzaileak aitortzen du webguneko titularraren edo, hala badagokio, hirugarrenen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babesten dituztela webguneko edukiak, eta zehazki, informazioa eta materialak, edukien egitura, aukera, antolakuntza eta prestazioa, programak eta haiei lotutako aplikazioen garapena.

Erabiltzaileak eduki horietara sartzeak edo horiek erabiltzeak ez du esan nahi eskubide horiei uko egiten zaienik, besterentzen direnik edo osorik edo partzialki lagatzen direnik, eta ez dio erabiltzaileari edukiak erabiltzeko, aldatzeko, ustiatzeko, erreproduzitzeko, banatzeko edo jendaurrean jartzeko eskubiderik ematen, salbu eta ALTAMIRA SANTANDER REAL ESTATE SAk edo eskubideen titularra den hirugarren batek horretarako berariazko baimena ematen badio.

ALTAMIRA SANTANDER REAL ESTATE SA da webgunearen, menuen, nabigazio-botoien, kodearen, testuen, irudien, testuren, grafikoen eta bestelako edukien diseinu grafikoko elementuen titularra, eta, edonola ere, elementu horiek erabiltzeko baimena dauka.

Erabiltzaileak edo hirugarren batek irizten badio webgunean sartutako edukietako batek haren jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak urratzen dituela, ALTAMIRA SANTANDER REAL ESTATE SAri jakinarazi behar dio. Horretarako, haren eta ustez urratutako jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen titularraren identifikazio-datuak eta eskubide horien gaineko titulua edo akreditazioa bidaliko dizkio.


Datuen babesa.

2016/679 Erregelamendua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa eta 95/46/CE Zuzentaraua indargabetzen duena (Datuak babesteko erregelamendu orokorra) betez, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak ALTAMIRA SANTANDER REAL ESTATE SAren fitxategietan gordeko (edo eguneratuko) direla, egoitza helbide honetan duena: Cantabria etorbidea, z/g, Arrecife eraikina—Ciudad financiera Banco Santander Central Hispano, 28660 – Boadilla del Monte – Madril.

 

Fitxategiaren arduraduna

Inprimakiaren bidez emandako informazioa ALTAMIRA SANTANDER REAL ESTATE SAren jabetzako fitxategian gordeko da, egoitza helbide honetan duena: Cantabria etorbidea, z/g, Arrecife eraikina —Ciudad financiera Banco Santander Central Hispano, 28660 – Boadilla del Monte – Madril. Informazio gehiago behar baduzu, honako hauetan kontsulta diezagukezu:

Xedea

ALTAMIRA SANTANDER REAL ESTATE SAk interesdunek ematen dizkioten datu pertsonalak tratatzen ditu, jasotzen diren eta merkataritza-gunearen arteko merkataritza-harremanarekin lotuta dauden zalantzei edo iruzkinei erantzuteko eta erabiltzailearen.

Ez da profil horretan oinarritutako erabaki automatizaturik hartuko. ALTAMIRA SANTANDER REAL ESTATE SAk ez du datuak beste herrialde batzuetara transferitzea aurreikusten. Emandako datu pertsonalak interesdunak horiek ezabatzeko eskatzen duen arte gordeko dira, eta hala eskatuz gero, datuak babesteari buruzko indarreko araudiak berariaz debekatzen ez badu. Datuak ez direnean beharrezkoak helburu nagusirako beharrezkoak, ez da datuen baimena izan beharko fitxategi honen helburu nagusia betetzeko.

Legitimazioa

Interesdunaren baimenak ematen digu datu pertsonalak tratatzeko legitimazioa. Eskatutako datu pertsonalak nahitaez eman beharrekoak dira, eta, beraz, ematen ez badira, ezingo dira aurrez deskribatutako fitxategietan sartu, ez eta aurreko paragrafoetan zehaztutako xedeak bete ere.

 

Hartzaileak

ALTAMIRA SANTANDER REAL ESTATE SA da fitxa honetan jasotako datu pertsonalen hartzailea.

 

Eskubideak

Pertsona orok eskubidea du ALTAMIRA SANTANDER REAL ESTATE SAk haren datu pertsonalak tratatzen dituen ala ez egiaztatzeko.

Interesdunek beren datu pertsonalak eskura ditzakete, eta oker dauden datuak zuzentzeko edo, hala badagokio, ezabatzeko eskatu, baldin eta datu horiek jaso ziren helbururako jada beharrezkoak ez badira, indarreko legedia betez.

Egoera zehatzetan, interesdunek datuen tratamendua mugatzeko eska dezakete, eta, kasu horretan, aurretik xedatutako eskubideak betetzeko gordeko dira soilik.

Interesdunek, baldintza zehatzetan eta haien egoerari lotutako arrazoiengatik, beren datuak tratatzeari kontra egin diezaiokete.

ALTAMIRA SANTANDER REAL ESTATE SAk datuak tratatzeari utziko dio, horretarako premiazko arrazoi legitimorik egon ezean edo aurretik xedatutako eskubideak bete behar ezean.

Halaber, interesdunak ALTAMIRA SANTANDER REAL ESTATE SAri eman dizkion datu pertsonalak jasotzeko eskubidea du, makina batek irakur dezakeen eta erabilera komunekoa den formatu egituratu batean. Azken eskubide hori gauzatu ahal izateko, salbuespen hauek bete behar dira: interesdunak eman izana eskubideari dagozkion datuak; ALTAMIRA SANTANDER REAL ESTATE SAk interesdunaren datuak modu automatizatuan (baliabide informatikoekin) tratatzea.

Konfidentzialtasuna

Alderdi batek besteari jakinarazitako edo emandako edo haietako edozeinek eskura dezakeen informazio oro konfidentziala izango da, hirugarrenek ezingo dute hedatu, erakutsi, erreproduzitu, kopiatu edo eztabaidatu, eta alderdiek ezingo dute jakinaraztean bete nahi zituzten helburuez bestelako batzuetarako erabili.

Aplikaziozko legedia eta jurisdikzioa.

Baldintza orokor hauek Espainiako legediaren arabera arautuko dira. Agiri hau interpretatzean eta egikaritzean alderdien artean egon daitezkeen auzietarako, alderdiek berariaz erabaki dute dagozkien epaitegi eta auzitegien jurisdikzioari men egitea eta beste edozein foruri uko egitea.