www.lakuacentro.com webgunearen informazioa eta erabilera-baldintzak

(2017ko uztailaren 1ean eguneratutako bertsioa)

Lege-informazioa

34/2002 Legearen Informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 10. artikuluak ezartzen du informazioaren gizartearen zerbitzuak ematen dituzten guztiek dagozkion baliabideak izan behar dituztela, zerbitzuaren hartzaileek zein eskudun erakundeek aukera izan dezaten atal honetan emandako informazioa modu iraunkorrean, errazean, zuzenean eta doakoan eskuratzeko, bitarteko elektronikoen bidez.

www.lakuacentro.com webgunearen titularraren datuak:

Titularra: ALTAMIRA SANTANDER REAL ESTATE SA (aurrerantzean, LAKUA CENTRO)

IFK: A28100915

Egoitza soziala: Ciudad Financiera Banco Santander Central Hispano, SA

Arrecife III Sur eraikina – Barros etorbidea, z/g

28660 Boadilla del Monte (Madril)

Jardueraren helbidea: Wellingtongo Dukearen kalea, 6. zk.

01010 Gasteiz (Araba) – Espainia

Telefonoa eta faxa: 945 17 73 23

Erregistroko inskripzioaren datuak: ALTAMIRA SANTANDER REAL ESTATE SA (LAKUA CENTRO MERKATARITZA GUNEA) Madrilgo Merkataritza Erregistroan jasota dago, 5437. liburukian, 53. orrian, 8. sekzioan, M-88978 orrialdean, 24. inskripzioan.

Webgunearen erabilera-baldintzak:

Webgunea erabiltzean, irizten zaio erabiltzaileak lege-oharra, erabilera-baldintzak, pribatutasun-politika eta webgunean dauden gainontzeko oharrak edo argibideak osorik eta erreparorik jarri gabe irakurri, ulertu eta onartu dituela, eta hitzematen duela egokiro eta legearen, moralaren eta ordena publikoaren arabera erabiliko duela webgunea.

Erabiltzailea ez badago ados, ez du www.lakuacentro.com webgunea erabiliko.

LAKUA CENTROk eskubidea du webguneko edukiak, informazioa eta erabilera-baldintzen, pribatutasun-politikaren eta gainerako lege-oharren zehaztapenak edozein unetan aldatzeko. Halakorik egitekotan, erabiltzaileei webgunearen bidez jakinaraziko zaie edo eskatzen dutenei informaziorako mezu elektronikoa bidaliko zaie, webgunea erabiltzen jarraitu nahi duten erabaki dezaten.

www.lakuacentro.com webgunean, beste gune batzuetara edo hirugarrenen web-orrietara daramaten estekak egon daitezke, eta enpresak ez du web horien gainean inolako erantzukizunik hartzen, ez baititu kontrolatzen. Horregatik, erabiltzailea haren ardurapean sartzen da web horien edukietara eta horien erabilera-baldintzetara.

Egile-eskubideak eta jabetza intelektuala

Erabiltzaileak aitortzen eta onartzen du orri honetan txertatutako markak, izen komertzialak edo bereizgarriak, edukiak, jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubide guztiak eta/edo bestelako elementuak LAKUA CENTROren eta/edo hirugarrenen jabetza esklusibokoak direla, eta haiek baino ezin dituztela trafiko ekonomikorako erabili.

Web-orrian sartzeak ez du esan nahi eskubide horiei osorik edo partzialki uko egiten zaienik edo transmititu, baimendu edo lagatzen direnik, berariaz kontrakoa adierazi ezean.

Aurreko paragrafoan ezarritakoari jarraikiz, erabiltzaileek debekatuta daukate webgune honetako informazioa eta edukiak osorik edo partzialki erreproduzitzea, kopiatzea, lagatzea, aldatzea eta bestela erabiltzea, LAKUA CENTROk aurretiaz idatzizko baimena eman ezean.

Debekatuta dago web honetan jasotako edukia osorik edo partzialki erreproduzitzea, transmititzea eta informazioa berreskuratzeko sistema batean erregistratzea, edozein era eta baliabideren bidez, aipatutako erakundeak aurretiaz idatzizko baimena eman ezean.

LAKUA CENTROren jabetzakoak dira haren web-orriaren diseinu grafikoko elementuak, menuak, HTML kodea, testuak, markak, logotipoak, kolore-konbinazioak, botoiak, irudiak, grafikoak eta webgunearen beste edukiak, baita edukien egitura, hautaketa, antolaketa eta aurkezpena ere, edo, edonola ere, elementu horiek erabiltzeko baimena dauka.

Horrenbestez, erabiltzailearen betebeharra da webgunea eta bertako edukiak eta zerbitzuak arduraz eta zuzen eta legearen, moralaren, erabilera eta usadio onen, ordena publikoaren, fede onaren eta erabilera-baldintza hauen arabera erabiltzea, eta LAKUA CENTROri dagozkion jabetza intelektualeko eskubideak zorrozki errespetatzea.

Berariaz debekatuta dago erabiltzaileak webgunea legez kanpo edo debekatuta dagoen modu batean eta hirugarrenen eskubideak edo LAKUA CENTROren marka, irudia edo izen ona kalte ditzakeen modu batean erabiltzea.

Erabiltzailea izango da erantzulea, baldintza orokor hauetan jasotako betebeharrak haustearen ondorioz LAKUA CENTROk edo hirugarren batek kalte-galerak baditu.

Ildo horretatik, LAKUA CENTROk eskubidea du haren eskubideak defendatzeko dagozkion lege-ekintzak burutzeko.

Datu Pertsonalen Babesa

www.lakuacentro.com webgunean, hainbat bidetatik biltzen dira datu pertsonalak, inprimakien bidez zein gurekin harremanetan jartzeko posta elektronikoaren bidez.

Datu horiek datu pertsonalen babesari buruz unean indarrean dagoen legediaren eta webguneko pribatutasun-politikaren arabera tratatuko dira, eta datuak eman aurretik, azken hori irakurri beharko dute erabiltzaileek.

Nolanahi ere, datu pertsonalak biltzeko inprimaki bakoitzean, inprimaki horretan datuak nola tratatzen diren azaltzen duen informazio-klausula bat dago.

Merkataritza-jakinarazpenak

Informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean xedatutakoaren arabera, www.lakuacentro.com webgunearen erabiltzaileei jakinarazten diegu, posta elektronikoz edo komunikazio elektronikorako antzeko beste baliabide batzuez merkataritza-jakinarazpenak edo publizitatea bidaltzeko, aurrena horiek bidaltzeko eskatu behar dela edo baimena eman behar dutela, horretarako gaitutako inprimakien bidez.

Nolanahi ere, erabiltzaileek bitarteko elektronikoetatik merkataritza-informazioa jasotzeari uko egin diezaiokete, info@lakuacentro.com helbidera mezu elektronikoa bidaliz. Bidalitako jakinarazpen guztietan ematen zaie horretarako aukera.

Webgunearen titularraren erantzukizuna

LAKUA CENTROk ez du bermatzen edukietan birusik edo bestelako elementurik ez dagoenik, eta, beraz, ez du inolako erantzukizunik hartzen webgune honetan nabigatzean hartutako birus informatikoek erabiltzaileen ekipo edo sistemetan eragindako kalteengatik.

Era berean, www.lakuacentro.com webguneak ez du kontrolatzen haren webgunean dauden elementuak eta informazioa modu iraunkorrean eskuragarri daudenik, zuzen bistara edo deskarga daitezkeenik eta erabilgarriak direnik, eta baliteke haren kontroletik at dauden faktore eta egoeren ondorioz eskuraezin, eragotzita edo etenda egotea. Horri dagokiola, ez du erantzukizunik hartzen zerbitzua eteten edo moteltzen bada edo gaizki funtzionatzen badu, LAKUA CENTROren kontroletik at dauden arrazoien eta ezinbesteko kasuen ondorioz edota erabiltzaileen erruz edo haien jarduera iruzurtien ondorioz.

LAKUA CENTROk ez du erantzukizunik hartuko erabiltzaileek www.lakuacentro.com webgunean utzitako eduki eta iritzien gainean, ezta www.lakuacentro.com webguneko bilatzaileetatik edo esteketatik atzi daitezkeen hirugarren webguneetako informazioaren gainean ere.

Adingabekoek webgunea erabiltzea

Nahiz eta www.lakuacentro.com webgunea ez dagoen adingabekoei zuzenduta, bertara sar daitezke. Hala ere, adingabeko batek informazioa eskatu nahi badigu, 14 urtetik gorakoa izan behar da bere kasa egiteko. 14 urtetatik beherakoen kasuan, guraso-ahala duenak, tutoreak edo lege-ordezkariak egin beharko du, eta adingabekoaren datu pertsonalak tratatzeko baimena emango dio enpresari, haren izenean. Hala, adingabekoak haien kargura dituztenek euren gain hartzen dute adingabeko horientzat egokiak diren webgune honetako zerbitzuak eta edukiak hautatzeko erantzukizun osoa.

LAKUA CENTROk ez du erantzukizunik hartuko, haien datuak ematean, adingabekoek paragrafo honetako betekizunak hausten badituzte.

Beste webgune batzuetako estekak www.lakuacentro.com webgunera

LAKUA CENTRO webguneaz kanpoko web-orri batetatik edo www.lakuacentro.com-ren webgunearen barneko orrietako batetatik hiperesteka bat egin nahi duten pertsonek edo erakundeek baldintza hauek bete beharko dituzte:

Ezin dira www.lakuacentro.com webguneko zerbitzuak eta edukiak osorik edo partzialki erreproduzitu.

Ez da www.lakuacentro.com orrien eta horien zerbitzuen eta edukien gaineko adierazpen faltsurik, zehaztugaberik edo okerrik egingo.

Hiperesteka ezartzeak ez du esan nahi LAKUA CENTRO eta hiperesteka hori egin den webgune edo atariaren titularraren artean harremanik dagoenik eta LAKUA CENTROk atari horretan eskainitako zerbitzuak eta edukiak ezagutu eta onartzen dituenik.

LAKUA CENTROk ez du erantzukizunik hartuko hiperesteka egiten duen webguneak edo atariak eskura jartzen dituen eduki edo zerbitzuen gainean, ezta horietan jasotako informazio eta adierazpenen gainean ere.

Cookieak

Tamaina txikiko testu-fitxategiak dira, eta webguneetako orrialdeak atzitzen edo bisitatzen dituen ordenagailuaren disko gogorrean edo memorian gordetzen dira. Horien bidez, erabiltzailearen lehentasunak ezagut ditzakegu berriro konektatzen denean. Erabiltzailearen disko gogorrean gordetako cookiek ezin dituzte bertan jasotako datuak irakurri, ezta informazio pertsonala atzitu eta beste hornitzaile batzuk sortutako cookieak irakurri ere.

Ikus cookieen politikak atal honetan: “Cookieen politika”.